2016-10-22

Jardunaldien bigarren saioko edukia

Jardunaldi Nagusian Fernando Trujillok jorratuko duena praktikan ere ikusi eta entzuteko aukera izango dugu jardunaldien bigarren saioan, azaroaren 16an. Etapa desberdinetako irakasleek PBL-a praktikan nola egiten duten kontatuko digute. Landutako eremuak eta, orain arte baieztatutako txostengileak, izango dira:

HH-LH

  • Taldearen kohesioa: Pilar Cámara, CEIP Larrea HLHI
  • Atazak: Ana Silva, CEIP Ibaibe HLHI
  • Ebaluazioa- errubrika: Marian Ibañez, CEIP El Pilar HLHI
  • Difusioa / komunikazioa: Agueda Sastre, CEIP Iruarteta HLHI
  • Ikasleen rola PBLn: Maialen Quijada, Julene Visa eta Leire García IES Cruces BHIko ikasleak
  • Irakasleen rola PBLn: Itziar Blanco, CEIP Artegabeitia HLHI
  • Ulermen proiektuak: Endika Ostolaza, Co. Madre de Dios Ik.
  • Zerbitzu solidarioan oinarritutako proiektuak: José Luis Escadón, CEIP  Alonsotegi HLHI: 

DBH

  • Taldearen kohesioa: Josean Prado, Co. San José ikastetxea
  • Atazak: Maru Domenech, IES Ataulfo Argenta 
  • Ikasleen rola PBLan: Iraia Peso, Kepa Jiménez eta Janire Trancón, IES Cruces BHIko ikasleak
  • Espazioen eraldaketa: Andoni Salvador, Co. Madre de Dios Ik.
  • Zerbitzu solidarioan oinarritutako proiektuak: Sonia Acero, Co. Santa María de Portugalete ik.


Proiektuen bidez lan egitean berpentsatzeko gai batzuk aukeratu ditugu:

Taldearen kohesioa, nola landu atazak, nola ebaluatu, nola eman difusioa proiektuari eta, azkenik, zer nolako rolak dituzten ikasleak eta irakasleak, eskarmentua duten irakasleen eta ikasleen eskutik ezagutu ditugu.

Bestalde, ulermen proiektuak eta zerbitzu solidarioan oinarritutako proiektuak, egin daitezkeen artean, adibide apartak direla uste dugu. Lehena ulermen sakona sustatzen duen PBL baten adibidea delako eta bigarrenak PBLan egiten den "produktua" ekintza solidarioa delako. Azkenik, espazioen erabilerari lekua ere utzi diogu: eskolako geletan eta aretoetan egiten diren jardueren arabera moldatu/diseinatu egiten da espazioa, proiektuen zerbitzuara jarriz.

World Cafe dinamika erabiliko dugu  bi ordutako saioan zehar. Txostengileek 10 minututan gakoak azalduko dizkiete bere "mahaiko" irakasleei eta segituan taldez edo mahaiez aldatuko dira. Saioa amaitzean bertaratuko direnek kit bat jasotzea dugu helburu. Horrela, ikastetxeetan lehen pausuak emateko erreferentzia, baliabideak eta hasierako gomendiok izango dituzte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker iruzkina uzteagatik.
Muchas gracias por dejar tu comentario.