2016-12-16

World Cafe: oso harro jardunarekin!

Azaroaren 16an, Clara Campoamor zentro zibikoan, lehen aldiz World Cafe dinamika erabili genuen Jardunaldi Pedagogikoetan. Bi ordutako saioan, eta bi areto desberdinetan, 151 lagun elkartu ginen elkarrengandik ikasteko.

PBLaren osagaiez esperientzia batzuk partekatu ziren, HH-LH aretoan 8 eta BHko aretoan 6 izanik.

Gaian adituak diren irakasleen esperientziak partekatuko zituzten eta saioaren amaieran kit polita eraman ahal izan genuen bertaratutakok. Kit-a baita harremanetan jartzeko datuak, baliabideak eta, garrantzizkoena, agian haren ilusioa ere eraman ahal genituen. Hori izan da, behintzat, gure azken xedea: PBL- piztea, griña sortzea irakasle guztiengan!

Gure ponenteak publiko zein itunpeko ikastetxeetako irakasleak, bertako zein kanpokoak, baita BHko ikasleak ere izan ziren. Primerakoak!

Sin título
Argazkian: Sonia Acero, Andoni Salvador, Josean Prado, Endika Ostolaza, Lorea Larizgoitia, Jose Luis Escandón, Ana Silva, Maru DomenechItziar Blanco, Agueda SastrePilar Cámara, Begoña Muñoz, Loli BeamurgiaIraia PesoKepa Jiménez, Janire Trancón, Julene Visa, Maialen Quijada eta Leire Garcia.

Esker onak Barakaldoko berritzeguneko lankideei eta udaleko kolaboratzaileari antolamenduan laguntzeagatik. Ezin ahaztu Berritzegune Nagusiko aholkularia, grabaturikoa editatu eta sarean partekatzeagatik. 

Bejondeizula!

ESKERRIK ASKO GUZTIEI!!!!

Hona hemen argazki-sorta. Gustatuko litzaiguke zuenak blog honetan jartzea. Beraz, nahi izanez gero, iruzkina utzi eta estekatuko ditugu.


Oharra: Bideo-kronika ere blog honetan jarriko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker iruzkina uzteagatik.
Muchas gracias por dejar tu comentario.