2016-10-10

Proiektuen bidezko lana (PBL)

Azken urteotan gizarteak hamaika aldaketa jaso ditu, eta eskolak ere parte hartzaile aktiboa izan beharko luke transformazio horretan.
Hezkuntzako oihartzuna berriek ikasleak bizitzarako prestatzeko esaten digute. Arazo bati aurre egin, beste batzuen laguntza ezinbestekoa izanik, euren lana antolatu, erabakiak hartu,...
Belaunaldi berriek eskola magistral hutsetik metodologia parte hartzaile eta aktiboagotara pasatu behar dute.
Gaur egun,  ikasle konpeteteak hezi nahi ditugu, beraien ikasketa prozesuan murgilduta eta horrekin konprometiturik, kreatiboak, elkar lan egiteko prest daudenak, jakin mina asetzen dutenak. Zehatz-mehatz esanda, ikasleek gehiago eta hobe ikas dezaten , ikasi nahi baitute.
Bestalde, aipatutako aldaketa horiek irakaslearen paperaren aldaketak ere dakartzate. Irakasleak bere protagonismoa baztertzen du ikasleari emateko. Zein dugu orduan irakaslearen papera? Hara hor, suspertzailea, aurkikuntza prozesuaren eragile eta laguntzailea,..
Puri- purian badago XIX. mendean sortutako PBL proposamenak ( Project Based Learning), zeinek goiko erronka batzuk lortzeko pistaren bat ematen digun.
Zer ekarpen egiten du  PBL-k?  Zer hartu behar da kontutan aurrera eramateko? Zer ez da PBL? Zertan datza irakaslearen papera?
Horrelako galderei eta gehiagori erantzunak emango dizkigu edo erantzuna bilatzen lagunduko digu Fernando Trujillok, Barakaldoko Berritzeguneko XXX. Jardunaldi Pedagogikoetan.
Ez galdu aukera paregabe hau!!

Ana Mendizabal eta Begoña Muñoz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker iruzkina uzteagatik.
Muchas gracias por dejar tu comentario.