2016-10-28

Animatu gaitezen !!!!



iturria 


Aldiotan aurre egin behar diogu eten gabe aldatzen den mundu bati, eta egoera horrek sortzen ditu hainbat tirabira; horretarako, hezkuntzak prestatu beharra dauka pertsona eta elkarteak, egokitu eta erantzuteko gai izan daitezen. Ikasleek prestatu eta oinarrizko gaitasunak eduki behar dituzte gaur egungo munduan bizitzeko xedez: gero eta globalizatuagoa da mundua orain, eta konplexutasuna, kontraesana eta zalantza ditu ezaugarri.

Hala ere, gaitasunak egintzan bakarrik definitu daitezke, eta ez daude baliabideetan (ahalmenak) baizik eta berberen mobilizazio, artikulazio eta integrazioan, egoera zehatz baten eta testuinguru zehatz baten arabera. Jakitea ez da edukitzea, erabiltzea baizik (Tejada & Navío, 2005).

Gaitasun ekintzak berekin dakar edonolako baliabideen mobilizazio integratua, erronka edo arazoa berekin dakarten hainbat egoera konpontzeko asmoz. Konpondu beharreko arazorik gabe egoera batean, ez dago aukerarik gaitasun ekintzarako.

Gaur egungo pedagogi esparruak gaitasunak ditu erdigune, eta aukera da metodologia eraginkorrak erabiltzeko; izen ere, haiei esker ikaskuntza sakonagoa izan daiteke, eta ikaslea izan dezake erdigune. Metodologia eraginkorrek, PBLk besteak beste, aukera ematen diote gaitasunen garapenari ikasleetan.

Metodologia aldatzeko zereginari aurre egiteak berekin dakar erronka batzuei aurpegi ematea; horien aurrean izatez hartu ohi dugu geure gain jarrera eszeptikoa, eta askotan defentsarakoa. Normala da, hala ere. Aldatzeko prozesu orok erresistentzia du lagun beti. Aldatzerako erresistentziaren aurrean, kendu beharra daukagu ezezagunari diogun beldurra, jarrera horrexek eragiten baitu batez ere erresistentzia.

· Las palabras pueden decir muchas cosas de valor, pero ver que algo realmente puede funcionar es muy positivo, pues crea la confianza en que también puede funcionar en nuestra institución, y en que de hecho lo hará (Moesby, 2008).

Ez ezazu aukera galdu gehiago jakiteko PBLri buruz, Fernando Trujillo irakasleak ekarriko digun jakintzaren eta ikastetxeetako eta protagonisten esperientziaren bidez. Parte hartu ezazu jardunaldiotan!






Animatu gaitezen!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker iruzkina uzteagatik.
Muchas gracias por dejar tu comentario.