Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretuan, 9. artikuloaren arabera, hezkuntza eta ikaskuntzarako metodologiak inklusibitatea eta zuzentasuna printzipioak bermatu behar ditu konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta lortzeko.
Konpetentzien araberako pedagogiaren metodologien artean, PBLak betetzen ditu Dekretuak azpimarratzen dituen ezaugarri nagusiak, besteak beste:
- Problema-egoerak ebazten ditu.
- Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu (ez bakarrik informazioak eta ezagutzak transmititzen) eskolaren xede nagusia betetzen.
- Adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak ezinbesteko baliabide gisa erabiltzen ditu problema-egoerak konpontzeko.
- Egoera errealetako jarduerak proposatzen ditu, eguneroko bizitzako problema nagusiak jakintzarekin lotuz.
- Ikasleak modu aktiboan inplikatzen ditu jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.
- Irakasleeek ikasleen ikaskuntzaren tutoreak direnez haien ikaskuntza-prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratzen dituzte.
- Problema-egoera = PBLko erronka, konpondu beharreko problema erreala.
- Konpetentziak garatzea da eskolaren xedea = Atazen bidez antolatu irakaskuntza.
- Jakintza bilatu, esperimentatu, hausnartu... = Ikasle aktiboa, bere aprendizaiaren jabe dena.
- Irakasleak ikaskuntza-prozesuak deseinatu: PBL-an jarraitzen ditugun pausuak sekuentzia diseinatzeko.
Azken urteotan zabaldutako bidea, atazen bidezko lana proposatzen, irakasleekin batera lantzen eta zabaltzen zonaldean, indartu nahi izan dugu aurtengoan.
![]() |
Iturria |
PIZTU PBL-a!
Anima zaitezte parte hartzen eta ez ahaztu jardunaldien hastag-a erabiltzen:
#30JP_PBL
Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulariak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker iruzkina uzteagatik.
Muchas gracias por dejar tu comentario.