2016-11-07

PBL Heziberri markoan!!


Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretuan, 9. artikuloaren arabera, hezkuntza eta ikaskuntzarako metodologiak inklusibitatea eta zuzentasuna printzipioak bermatu behar ditu konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta lortzeko.

Konpetentzien araberako pedagogiaren metodologien artean, PBLak betetzen ditu Dekretuak azpimarratzen dituen ezaugarri nagusiak, besteak beste:
  1. Problema-egoerak ebazten ditu.
  2. Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu (ez bakarrik  informazioak eta ezagutzak transmititzen) eskolaren xede nagusia betetzen.
  3. Adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko  edukiak ezinbesteko baliabide gisa erabiltzen ditu problema-egoerak konpontzeko.
  4. Egoera errealetako jarduerak proposatzen ditu, eguneroko bizitzako problema nagusiak jakintzarekin lotuz.
  5. Ikasleak modu aktiboan inplikatzen ditu jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.
  6. Irakasleeek ikasleen ikaskuntzaren tutoreak direnez haien ikaskuntza-prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratzen  dituzte.
Hau irakurri ondoren, ezin al da parekotasuna egin kontzeptu hauen artean?:
  • Problema-egoera = PBLko erronka, konpondu beharreko problema erreala.
  • Konpetentziak garatzea da eskolaren xedea = Atazen bidez antolatu irakaskuntza.
  • Jakintza bilatu, esperimentatu, hausnartu... = Ikasle aktiboa, bere aprendizaiaren jabe dena.
  • Irakasleak ikaskuntza-prozesuak deseinatu: PBL-an jarraitzen ditugun pausuak sekuentzia diseinatzeko. 
Aurtengo Jardunaldi Pedagogikoen gaia Hezkuntza Dekretuaren agintearekin bat dator. Dekretuak azpimarratzen dituen metodologia printzipioak gauzatzeko tresna potentea eskaini nahi dizuegu, eskarmentua duen irakasle baten eskutik: Fernando Trujillo (azaroaren 9an, oinarri pedagogikoak, lan-markoa eta baliabideen berri jasoko ditugularik) eta, beste aldetik, gure zonaldeko DBH eta HH-LH ko irakasleen praktikaren eskutik (azaroaren 16an)

Azken urteotan zabaldutako bidea, atazen bidezko lana proposatzen, irakasleekin batera lantzen eta zabaltzen zonaldean, indartu nahi izan dugu aurtengoan.

Iturria 
PIZTU PBL-a!

Espero dugu eskaintzen dizkizuegun formazio saio barezi hauek metodologiaren aldaketaren bidean abiapuntua izatea  zuentzako. Gu gaituzue laguntzeko prest. Momentuz, ikastetxe batzuetan PBL formazio praktikoa eman dugu, PBL ikastaroa eskeini dugu eta  bestetik, gure baliabideen biltegia eskura jarri dugu guk diseinatutako PBL-en bidezko sekuentzia didaktikoekin.

Anima zaitezte parte hartzen eta ez ahaztu jardunaldien hastag-a erabiltzen:

#30JP_PBL

Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulariak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker iruzkina uzteagatik.
Muchas gracias por dejar tu comentario.